BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.

1.MAILA 1.2. [5 urte · HH5]

MUSIKA TAILERRA

NORENTZAT: 5 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ume gehienez.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea; soinuak inprobisatuz, norberaren gorputzarekin edo instrumentuen bidez. 
  • Pultsua eta erritmoa praktikatzea; erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bidez.
  • Zentzumen munduan murgiltzea; umeen hurbileko soinu eta hotsen bidez entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko.
  • Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea; jarduera praktikoen bidez eta umeei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.

DANTZA TAILERRA

NORENTZAT: 5 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 45 minutuko bi saio.
RATIOA: 15 ume gehienez.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea; norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea; musikaren erritmo desberdinen bitartez.
  • Umea folklorearen arlo desberdinetara (kantuak, dantzak, ipuinak, esaerak … ) hurbiltzea; zuzendutako jolasen bidez.
  • Gorputz adierazpena lantzea, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako zenbait pauso ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bidez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
  • Norbere zein taldearekiko oreka eta koordinazioa lantzea; ariketa desberdinen bidez.