2017 - 10 - 24

IRAKASKUNTZA INDARTUA

Aukerakoa -  instrumentua, espezialitatea duenarentzat.

2. eta 3. mailetako ikasleei eskaintzen den modalitate berezia eta aukerakoa da.

HELBURUA:

Musika Eskolaren helburuen arteko bat, ikasleei ikasketa arautuetara iristeko behar diren irakasgaiak ematea da. Hala ere, aukera honi heltzea nahi duen ikasleak, nolabaiteko gaitasun eta bokazio berezia azaldu beharko ditu. Horrez gain, irakasle tutorearen (instrumentukoak) eta Musika Eskolako zuzendaritzaren onarpena izan beharko ditu.

DENBORA-DEDIKAZIOA:

  • Instrumentuari dagokionez- astean ordubeteko banakako saioa.
  • Irakasgai teorikoei dagokionez - astean ordubeteko banakako edo taldekako saioa (ikasle kopuruaren arabera).