2017 - 10 - 24

4 URTE-HH4

MUSIKA TAILERRA

4 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEAK: Edurne Alberdi Juaristi – Maje Larrañaga Larrea – Belen Uria Aranbarri

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza hogeitamar minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 12 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin edo eskolako instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz.
  • Pultsua eta erritmoa praktikatzea erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bitartez.
  • Entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko, zentzumenen munduan murgildu, haurraren hurbileko soinu eta hotsen bitartez.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea, jarduera praktikoen   bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.

DANTZA TAILERRAK

4 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Aitor Sorazu Segurola

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea  musikaren erritmo desberdinen bitartez.
  • Zuzendutako jolasen bitartez, haurra folklorearen arlo desberdinetara (kantuak, dantzak, ipuinak, esaerak…) hurbiltzea.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako zenbait pauso ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
  • Oreka eta koordinazioa lantzea, bai norberarena eta baita taldearekikoa ere, ariketa desberdinen bitartez.