2017 - 10 - 24

5 URTE-HH5

MUSIKA TAILERRA

5 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Belen Uria Aranbarri – Edurne Alberdi Juaristi – Maje Larrañaga Larrea

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin edo eskolako instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz.
  • Pultsua eta erritmoa praktikatzea erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bitartez.
  • Entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko, zentzumenen munduan murgildu, haurraren hurbileko soinu eta hotsen bitartez.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea, jarduera praktikoen   bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.

KONTAKTUA INSTRUMENTUAREKIN – BIOLINA: aukerakoa

5 urteko haurtxoei zuzendutako zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Ainhoa Arrieta Zuazolazigorraga

MAIZTASUNA: astean behin. Denbora, taldearen arabera antolatzen da; hala ere, gehienez ikasle bakoitzeko 15 minutukoa da.

RATIOA: gehienez 4 ume.

HELBURUAK:

5 urteko haurren biolin ikasketak, Suzuki metodoan oinarritzen dira.

  • Postura egokia lortzea(bizkarra zuzen, hankak tinko, besoak lasai…)
  • Haurraren motibazioa sustatzeko, ariketa ezberdinak egitea arkuarekin zein biolinarekin
  • Biolina eta arkuaren arteko koordinazio egokia lortzea
  • Soinuaren garrantziaz ohartzea, tonu goxoa lortu ahal izateko

DANTZA TAILERRA

5 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Aitor Sorazu Segurola

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea musikaren erritmo desberdinen bitartez.
  • Zuzendutako jolasen bitartez, haurra folklorearen arlo desberdinetara (kantuak, dantzak, ipuinak, esaerak…) hurbiltzea.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako zenbait pauso ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
  • Oreka eta koordinazioa lantzea, bai norberarena eta baita taldearekikoa ere, ariketa desberdinen bitartez.