2017 - 10 - 24

7 URTE

MUSIKA HIZKUNTZA

7 urteko ikasleei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEAK: Belen Uria – Edurne Alberdi – Maje Larrañaga – Marijose Arregi

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

HELBURUAK:

Musika hizkuntzaren ikaskuntzaren helburua da ahots, erritmo eta entzumeneko hainbat gaitasun garatzea, musikako testua ulertu eta jotzen laguntzen digutenak, bai eta hizkuntza berri honetan alfabetatzea ere. Arnasketa zuzena ikastea, ahots bat edo biko melodiak eta abestiak, erritmoaren egitura ezberdinen ezagutza, intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzea, lortzen laguntzen diguten tresnetako bat dira.

INSTRUMENTUA

7 urtetik aurrerako ikasleei zuzendutako bakarkako edo binakako saioak dira.

MAIZTASUNA: astean egun bat edo bi, ikasle bakoitzari orduerdiko denbora-dedikazioa.

HELBURUAK:

Hautatutako instrumentuaren ikaskuntzak musikako errepertorio aberats eta anitzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko bidea edukitzea ahalbidetuko da, beti bakoitzaren mailari egokituta. Lan teknikoa ere, ikaskuntzaren zati garrantzitsua da, musikako obrak egoki interpretatu eta ulertu nahi izanez gero.

Musika Eskolak instrumentuen  artean aukera zabala eskaintzen du: bai adar sinfonikotik, bai tradizionaletik, baita joera berrietatik ere.

DANTZA

7 urteko haurrei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Aitor Sorazu Segurola

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea musikaren erritmo desberdinen bitartez.
  • Taldeko jolasak eta dantzarik errazenak ikasten hasi.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako pausoetan gehiago sakontzen joan, eta talde koreografia errazenak ikasten hasi.
  • Oreka eta hanken potentzia landu.