2017 - 10 - 24

8 URTETIK AURRERA

Irakaskuntza-egitura: IKASPLANEAN

INSTRUMENTUA: espezialitatea

2.1. mailatik  2.6. mailara bitarteko ikasleei zuzendutako banakako edo binakako saioak. (adina, orientagarria da)

IRAKASLEAK: espezialitatearen arabera irakasle klaustroa atalean

MAIZTASUNA: astean egun bat edo bi, ikasle bakoitzari ordu erdiko denbora-dedikazioa.

HELBURUAK:Hautatutako instrumentuaren ikaskuntzak musikako errepertorio aberats eta anitzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko bidea edukitzea ahalbidetuko da, beti bakoitzaren mailari egokituta. Lan teknikoa ere, ikaskuntzaren zati garrantzitsua da, musikako obrak egoki interpretatu eta ulertu nahi izanez gero.M usika Eskolak instrumentuen  artean aukera zabala eskaintzen du: bai adar sinfonikotik, bai tradizionaletik, baita joera berrietatik ere.

MUSIKA HIZKUNTZA: irakasgai osagarria

2.1. mailatik  2.6. mailara bitarteko ikasleei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEAK: Belen Uria – Edurne Alberdi – Maje Larrañaga -  Marijose Arregi

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ikasle

HELDUEN TALDEAK: astean, ordubeteko saio bat.

HELBURUAK: Musika hizkuntzaren ikaskuntzaren helburua da ahots, erritmo eta entzumeneko hainbat gaitasun garatzea, musikako testua ulertu eta jotzen laguntzen digutenak, bai eta hizkuntza berri honetan alfabetatzea ere. Arnasketa zuzena ikastea, ahots bat edo biko melodiak eta abestiak, erritmoaren egitura ezberdinen ezagutza, intonazioa eta musikako teoriaren alderdiak menperatzea, lortzen laguntzen diguten tresnetako bat dira.

ABESBATZA:

2.1.-2.2.-2.5-2.6. mailetan, aukerako jarduera.

2.3.-2.4. mailetan, derrigorrezko jarduera.

MAIZTASUNA: astean ordubeteko talde-saio bat edo ordu erdiko bi talde-saioak.

HELBURUAK:

  • Ahozko trebetasunak garatzea, bokalizazioa zainduz eta ahotsa ongi ateratzea errazten duten posturak ikasiz.
  • Arnasketa lantzea, abestekorako orduan zein bizitza pertsonalean ahotsarekin izan ditzaketen arazoei buruz gogoeta eginez.
  • Estilo ezberdinetako abestiak interpretatzea.
  • Ikasleen arteko lankidetza sustatzea, elkarri entzuten ikasiz eta talde lanak duen garrantziaz ohartuz.

INSTRUMENTU TALDEA:

2.1.-2.2.-2.3.-2.4. kurtsoetan, aukerako jarduera.

2.5.-2.6. kurtsoetan, derrigorrezko jarduera.

Musika eta Dantza eskolak garrantzi handia ematen dio taldekako irakaskuntzari. Beraz, irakasleak egokitzat jotzen duenean, ikasleak musika eskolako taldeetan parte har dezakete. Taldekako lanaren bidez, ondorengo helburuak lortzeari garrantzi berezia ematen zaie:

  • Ikasleen arteko lankidetza sustatzea, elkarri entzuten ikasiz eta talde lanak duen garrantziaz ohartuz.
  • Estilo ezberdinetako musika interpretatzea.
  • Afinazioari, entzumenari, tinbreari eta guztiekin bat-etortzeari.

Instrumentu taldeko jarduerak, mota ezberdinetakoak dira: BANDA, HARIZKO TALDEA, TXISTULARI TALDEA, TRIKITIXA TALDEA, KONBOA, POP-ROCK TALDEAK, PIANOA eta TEKLATUAK.

 

EUSKAL DANTZA – espezialitatea

2. eta 3. mailetako ikasleei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Aitor Sorazu Segurola

MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

RATIOA: gehienez 15 ume.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa lantzea musikaren erritmo desberdinen bitartez
  • Taldeko jolasak eta dantza errazenetatik hasitako jardueretan, mailaren arabera sakontzen joan.
  • Gorputz adierazpena lantzen jarraitu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Euskal dantzetako pausoak eta baita talde-koreografietan ere,  gehiago sakontzen joan.
  • Oreka eta hanken potentzia landu.

HELDUEN TALDEAK: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.

HELBURUAK:

  • Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzaketen mugimenduak deskubrituz.
  • Erritmoa praktikatzea musikaren erritmo desberdinen bidez.
  • Gizarte harremanak sustatu ezagutzen ez diren kideekin harremanak eginez.
  • Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta euskal dantzetako koreografia berriak ikasiz.
  • Oreka eta koordinazioa lantzea, bai norberarena eta bai taldearekikoa, ariketa desberdinen bidez.
  • Dantzen bitartez, ariketa fisikoa egin erresistentzia lortuz.

TXAPELKETAKO BIKOTEAK: aukerakoa (2. eta 3. mailetako ikasleentzat)

MAIZTASUNA: astean behin, ordubeteko saioa.

RATIOA: gehienez 6 ikasle.

HELBURUAK:

  • Fandango eta Arin arina sakontasunez lantzea.
  • Pauso berriak ikasi eta perfekzionatu.
  • Erritmoa landu bikotearekin bateratasuna helburutzat hartuz.
  • Gorputz adierazpena landu egingo diren pausoak bere eginez.
  • Oreka eta hanken potentzia landu ariketa desberdinen bidez.

TALDEEN ARGAZKIAK