MUSIKA TAILERRA
3 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.
IRAKASLEA: Esther Olaizola
MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza ordu erdiko saioa.
RATIOA: gehienez 10 ume.
HELBURUAK
- Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin edo eskolako instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz.
- Pultsua eta erritmoa praktikatzea erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bitartez.
- Entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko, zentzumenen munduan murgildu, haurraren hurbileko soinu eta hotsen bitartez.
- Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
- Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.