2017 - 10 - 24

IZAERA

Zer da BIZKARGI Musika eta Dantza Eskola?

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da. Helburua, edozein adinetako zaleei arautu gabeko musika eta dantza irakastea da. Horrekin batera, bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza emateaz arduratzea.

Irakaskuntza  norentzat zuzenduta dago?

Adin guztietako haurrak eta helduentzako.

Zer lortu nahi du?

Arautu gabeko musika eta dantza irakaskuntza eskaintzea: batik bat praktikoa eta bereziki talde-jarduerak egiteko.

Adin guztietako ikasleak prestatu eta heztea: Musika-hezkuntza, kultura-ondasun denez, eskuragarri izatea musika edota dantza zaletasun handi nahiz txiki bihurtu nahi duen pertsona orok.

Irakaskuntzaren programazioa egokitzea: ikasleen interesetara, dedikaziora eta ikasteko erritmora, jarritako helburuak betetzeko aukera eman dezan.

Herriko musika-tradizioetan tartean sartzea: kasu bakoitzerako egokien diren taldeekin jarduera publikoen bidez  parte hartuz.

Irakaskuntza profesionalean sartzeko aukera ematen zaien ikasleei,  sarbide frogak  gainditzeko prestakuntza sakonagoa ematea.