2017 - 10 - 24

ARAUAK

Ikasturte berrirako Matrikula-arautegia: Matrikulazioa:

1. epea 2017ko martxoaren 27tik  apirilaren 7ra (biak barne): Lehengo  ikasleentzat

2. epea  2017ko apirilaren 24tik  ekainaren 16ra  (biak barne): Ikasle berrientzat

*Libre geratzen diren plazak irailaren 1etik aurrera eskainiko dira osatu arte.

Ikasle guztiek, Zentruak adierazitako epean egin beharko dute matrikula.

Matrikula epez egin ezean, plaza galduko da, eta zentruak itxaron zerrendako beste ikasle bati izendatuko dio.

Talde ordutegiak: (Musika  Hezkuntza Goiztiarra, Musika Tailerrak, Dantza, Musika Hizkuntza, Abesbatza, Harmonia, Orkestra, beste Taldeak, Helduen Musika eta Dantza taldeek).

Talde-espezialitateen ordutegiak eskolako iragarki-taulan ipiniko dira matrikula-epea ireki aurreko eskola-astean hasita.

Instrumentu ordutegiak:

Plaza konfirmatu ondoren,tresna-espezialitateen ordutegiak irakasle bakoitzarekin adostuko dira, matrikula-epea amaitu eta gero. Hau da, ekaineko azken astean.


Garrantzitsua:

Ikasturte batetik bestera proposatzen diren taldeak ez dira izaten beti berdinak. Ikasturtez ikasturte aldatzen joaten dira.

Ordutegiari dagokionez, klase orduen aukeraketa, gurasoen esku dago (beti ere Zentroak eskaintzen duen ordutegiaren barruan).

Lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren ordenari emango zaio.

Prezioak:

Ikasgai bat: 15€

Ikasgai bat baino gehiago: 20€

*Familia ugariak: %50

MURRIZKETAK:

a)  Famili unitateko hiru kide arituz gero: hirugarren kidearen hileko kuotari %50eko hobaria ezarriko zaio.

b) Famili unitateko lau kide arituz gero: laugarren kidearen hileko kuotari  eta handik aurrerakoetan %100eko hobaria ezarriko zaio.

BAJAK:

2017-18ko ikasturtean baja emateko prozedura:

Behin ikasturtea hasita gertatuko balitz, idazkaritzan jakinarazi beharko da Idazkaritzan BAJA emateko inprimakia sinatuz.

Hileko kuotak epe hauen arabera ordainduko dira:

1. epea – irailetik abendura bitartean (biak  barne) jakinarazi den baja → -ordainketa abendura arte (barne)

2. epea – urtarriletik martxoara bitartean (biak  barne) jakinarazi den bajaordainketa martxora arte (barne)

3. epea – apirilaren 1etik aurrera (barne)aurrera jakinarazi den bajaordainketa ekainera arte (barne).

Idazkaritzako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera  09:30etatik 11:30etara  eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu: 943/ 85-10-70

Adierazitako ordutegian matrikula egitera idazkaritzara etorri ezin duenak, ordutegi berean idazkaritzara deitu dezake ordutegia adostu ahal izateko.

Telefonoz matrikula egiteko aukerarik  ez dago.

  • Behin matrikula eginda gero, zentruak, jarritako arauak onartuak direla kontsideratuko luke.