2022-23 Ikasturterako 1. izen-emate epea, martxoaren 28an ireki zen eta bihar, apirilaren 8an, amaituko da.  Epe honetan matrikulatzeko aukera bakarrik izango du jada musika eskolan ikaslea denak.

2. epea, apirilaren 25etik ekainaren 17ra izango da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.

•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri daude musika eskolako iragarki taulan eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainean.

OHARRA:
•Pertsona batek aldi berean egin dezakeen matrikula-kopurua honako hau da:

-bere familia-unitateko kideenak.

-berea ez den beste familia-unitate bateko kideenak.

Bestalde, telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 19€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 24€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)

Idazkaritzako ordutegia: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Hona hemen Talde ordutegiak: