San Jose Egoitzan Adinduen astea ospatuko da azaroaren 8ko astean zehar. Hainbat ekintza antolatuko dira egun horietarako eta beraien artean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek azaroaren 9an parte hartuko dute. Covid-en egoera dela eta joan zen urtean bezalaxe aktuazioak ez dira aurrez aurrekoak izango baizik eta bideo baten bidez egoiliarrak aukera izango dute gozatzeko gaztetxoen ekitaldi honekin.
Guztion partez, disfrutatu eta aste on bat pasa!