Arabako XXVIII. Dantza Suelto eta Aurresku lehiaketa datorren maiatzaren 1ean (larunbata) izango da Gasteizko Iradier Arenan. Tradizioz, Estibalizen egin izan da, erromeriarekin batera, baina aurten, osasun-egoera dela-eta, ezin izan da bertan egin. Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Aurten bost bikotek parte hartuko dute: Gorka Etxeandia eta Sara Chaves, Katerim Artola eta Iker Belintxon, Maren Galvez eta Gorka Granado, Ekain Uzkurdun eta Laura Bastida, Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida, azken bi bikoteak Bizkargi Musika Eskolako ikasleak dira.
Bestalde, bost aurreskulari ere bertan parte hartuko dute: Gorka Etxeandia, Beñat Olano, Idoia Ruiz de Apodaca, Gorka Granado eta Lierni Paúl.
Juanjo Lauzurika, Luis Santiago Garamendi, Estibaliz Asurmendi, Maribel Ortiz de Zarate eta Gorka Oraá dantzariek osatzen dute epaimahaia.
Ekitaldi horretara joateko sarrerak Kultur Biziaren webgunean eskuratu behar dira: www.kulturabizia.eus, kosturik gabe.