Igandean, irailaren 5ean, Zestoako herriko plazan ospatu zen Trikitilari Gazteen X. Txapelketa. Bertan aritu ziren zazpi bikote: Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak osatzen duten bikoteak 3. saria lortu zuen. ZORIONAK bikoteari eta baita beraien maisua den Xabier Alberdiri.
Ondorengoan izan ziren puntu gehien lortu zuten hiru bikote:
Maitane Iturriozentzat (Villabona, Gipuzkoa) eta Eider Amenabarrentzat (Errenteria, Gipuzkoa) lehen saria. Bigarren postuan sailkatu zen Irati Arzelusek (Lazkao, Gipuzkoa) eta Mirari Plazaola (Arrasate, Gipuzkoa). Txapelketaren hirugarren saria, berriz, Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak osatutakoak. Zestoako sari berezia ere banatu zuten, herriko bikote onena nabarmentzen duena, eta Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik jaso zuten hori.