Martxoan zehar, metalezko haize-instrumentuak: TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA, BONBARDINOA edo TUBA ezagutu nahi dituen edonor Musika Eskolara hurbildu ahal izango da, haien berri izateko eta probatzeko BEÑAT ETXABE irakaslearen gidaritzapean. Jarduera honetarako ordutegia zabala izango da: eguerdiko 12: 30etatik arratsaldeko 7: 30etara.
Jarduera honen helburua Musika Bandak osatzeko hain beharrezkoak diren Haize Metaleko Instrumentuekiko zaletasuna sustatzea da.