Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak, bere ikasketa proiektuaren baitan, musika hizkuntza ikasi nahi dutenentzat  “Aula Virtual Musica” izeneko metodo interaktiboa abian jarri zuen 2019-20 ikasturtean. Joan zen asteartean, irailaren 14an, 1. mailako ikasleen gurasoekin egin zen bilera bat metodoa aurkezteko asmoarekin.
Metodo hau 20 unitate didaktikoetan banatuta dago eta bost atal ditu unitateko. Sistema hau gaur egungo premietara egokituta dago, tresna bezala, ohikoak diren musika tresnen gain pantaila interaktiboaren bidez ikasleak askoz ere modu erakargarriagoan  ikasteko aukera dauka. Horrekin batera, irakasleak klasetik kanpo ikasleak egiten duen lanari  jarraipena egiteko aukera ere izango du. Eta, gainera, sistema honek ikasketa pertsonalizatua ahalbidetzen du.
Lehen Hezkuntzako haurrei nahiz helduei zuzenduta dago eta orain arte oso harrera ona izaten ari da hainbat zentroetan. Ikasleek klaserako testu liburua dute, euskaraz, pentagramadun liburuxka eta guzti,’ eta, horrez gain, edozein gailu erabilita interneten sartzeko lizentzia, horrela musika hezkuntzako ikasketetan nahi beste sakondu ahal izateko. Besteak beste, programa honi esker klasean landutako edukiak berrikusteko aukera ere badago.
Metodologia honen sortzaileak Cristobal Navarro eta Sergi Rajadell dira, lehelena, musikaren historian eta zientzian lizentziatua eta bigarrena, musikako irakaslea. Bestalde, Juan Carlos Rovira kudeaketa arduraduna da, denak Valentziarrak. Hizkuntzari dagokionez, material guztia hizkuntza ezberdinetan editatuta dago. (valentziarrez, katalanez, gaztelaniaz, ingeleraz). Euskarari dagokionez, momentu honetan, liburuak euskaraz daude eta plataforma ere prozesu horretan dago. Lan gehiena audioak aldatzea eramango diote baina hori egiteko konpromisoa hartu dute eta hasi dira horretan.
Sortzaile hauen lan filosofia irakasleen arteko interakzioan oinarritzen da,  irakasleen papera ezinbestekotzat hartuz gelan. Horregatik, metodo hau ez dago salgai partikularrentzat baizik eta musika eskoletako ikasleentzat. Bestalde, irakasleen komunitatearen bidez, informazioa, esperientzien trukaketak, ideiak eta hobekuntza-proposamenak egiteko aukera paregabea ematen du.