16 urtez azpiko hamasei dantzari bikotek parte hartu zuten igandean Soreasu antzokian XX. Dantza Suelto Txapelketan. Lehen bi sariak Lezoko dantzariek lortu zituzten, eta hirugarren izan ziren Nora Aizpuru eta Iker Zabala, Azpeitiarrak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak. Zorion beroenak beraientzat eta baita beraien irakaslea den Aitor Sorazuri!