Martxoaren 25ean, osteguna, hiru txanda ezberdinetan antolatu ziren Biolin eta Akordeoi entunaldiak. Lehenengoa, ikasle txikien eskutik eguerdian Musika Eskolan bertan eta beste bi Elkarguneko “Oteiza” aretoan arratsaldean, gaztetxoen eta nagusien artean. Aurtengo egoera berezia dela eta BARNE ENTZUNALDIAK bezala sailkatu ditugu, hau da, ikasleen arteko Entzunaldiak izan dira, publikorik gabe.