Maiatzaren  25ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Saxofoiko eta Gitarrako ikasleak bakarka eta konbo ezberdinetan parte hartuko dute hirugarren hiruhileko “Barne Entzunaldiak” izenpean antolatu den emanaldian. Bertan, bakarlariak eta baita konbo ezberdinak ere entzuteko aukera izango dugu egun honetarako prestatutako egitarau berezi baten bidez. Ondorengo instrumentuekin osatutako Konboak entzungo ditugu: Saxofoia-Gitarra-Gitarra elektrikoa-Baxua-Bateria. Musika emanaldi hau elkarguneko “Oteiza” aretoan izango da, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 6etan. Covid19ko egoera dela eta, ikasleen artean egingo da eta berak izango dira publikoa eta interpreteak aldi berean. Saio guztiak grabatuta izango dira eta bideoa laster zabalduko da.