Igandean, uztailaren 25ean, Azkoitiko Bikote Gazteen Dantza Suelto Txapelketan, Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikotea hirugarren sailkatu zen 11 bikoteen artean. Zorion beroenak beraiei eta Aitor Sorazu irakasleari!
Ane Jaunarena eta Endika Osa lezotar bikoteak irabazi zuen. Bestalde, bigarren saria Azpeitiko Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurolarentzan izan zen. Zorionak parte-hartzaile guztiei!