Apirilaren 23an, igandean, urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen ekimenean. Oraingoan, ekitaldiak beste izen bat hartu du: “Dantzarien Udaberriko Kalejira”. Protagonistak,  herriko dantzariak eta musikariak izango dira. Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua: