Azkoittiko II.Trikiti Egune gerturatzen ari da. Joan zen urtean 1. edizioa antolatu zen trikitilari gazteen eskaerari erantzunez. Aurten II. edizioan Trikitilari gazte, heldu, ikasle eta irakasleen topagunea festa giroan izatea espero dute. Musika Eskolako ikasleak ere bertan arituko dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute Triki Girok eta Udalak, Azkoittiko Tabernaixek laguntzaile direlarik.

Egitarauari dagokionez, larunbatean, hilaren 27an, goizeko 11:30ean elkartuko dira San Martingo erloju azpiko Mikologia elkartean. Herrira jaitsiko dira eta Julio Urkixo hiribidetik plazara joango dira, argazki erraldoi batekin amaituz kalejira.

Ondoren, 15:00etan plazan bazkaria egingo dute. Helduentzako 25€ko txartelak salgai egongo dira: Dean, Koxka, eta Latz tabernetan. 15 urtetik beherakoak, 15€ko txartela erosi beharko dute. Erosteko azken eguna: maiatzak 20.

Arratsaldean erromeria egongo da. Parte hartzen duten trikitilariak igoko dira oholtzara eta arituko dira 18:00etatik 22:00etara.