Datorren astean, ekainaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko da Baztartxo antzokian. Partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleek parte hartuko dute, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere. Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, rock taldea, dantzariak e.a. bertan arituko dira. Edukierak uzten duen neurrian, herritar guztiak gonbidatzen ditugu gurekin batera jaialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten. Hona hemen egitaraua: