Maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 6:30etan, Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan ikasturte amaierako Perkusio – entzunaldia ospatuko da. Bertan, parte hartuko dute adin ezberdinetako ikasleak, txikiak, gaztetxoak eta baita helduak ere. Bestalde, Covid 19a dela, nahiz eta egoerak ez duen aukerarik ematen aretoaren ohiko aforoa erabiltzeko, gurasoek beren seme-alabei entzuteko lekua izango dute, betiere indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren neurriak kontuan hartuta.