Irailaren 6an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2021-22ko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra, Musika Tailerrak: (3-6 urte), Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza.  Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Baxua, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu.  Helduentzako: Euskal Dantza, Musika Tailerrak. Irailaren 6arte aukera izango da matrikula egiteko,  baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan.

IRAILAREN 1etik 3ra, IDAZKARITZA irekita egongo da ordutegi honetan:

goizez 10etatik 12etara, eta arratsaldez, 5:30etatik 7:30etara.