BIZKARGI MUSIKA eta DANTZA ESKOLAREN IBILBIDEA

Donostiako Kontserbatorioak, 1979an mende bat bete zuen urtean eta goi-maila lortzear zegoen urtean, 1979an, musika ikasketak deszentralizatzea proposatu zuen. Izan ere, lurralde osoko ikasleen matrikulazio kopuruak gora egin zuen, eta arazo bihurtu zen, aldian-aldian ikasleek hainbat herritara joan behar izan baitzuten azterketak egitera.

Azkoitian eta garai hartan, erronka handia zen balio akademikoak zituen eskola bat sortzea. Hala ere, herriko irakasleen eta gurasoen batzorde baten bidez proiektu berri hau martxan jartzeko onespena jaso zen, Udalean aurkeztu ondoren.

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak Eusko Jaurlaritzaren behin betiko baimena 1982-83 ikasturtean lortu zuen. Eskolak behin-behineko lehen urratsak Erruki-Etxe zaharrean eman zituen, eta 1985eko urtarriletik 2015eko urtarrilera bitartean Gaztan-Enea izeneko udal eraikinean garatu zuen bere hezkuntza jarduera.

2015eko urtarrilaren 23an inauguratu zen ofizialki BIZKARGI Musika eta Dantza Eskola berria Elkargune eraikinean.

Hasieran, Musika Eskolak oinarrizko maila emateko baimena lortu zuen, eta 1991ko azaroan, maila ertainekoa. Irakaskuntza mota nahiko zorrotza zen, etorkizunean profesionalak sortzeko prestakuntza baino ez baitzen eskaintzen.

LOGSEren legeak, musika-irakaskuntzari dagokionez, beste ate batzuk ireki zituen. 1994an, BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak orain ematen den irakaskuntza ereduari ekin zion. Gaur egun, adin guztietako ikasleek (umeek, gazteek eta helduek) jasotzen dute prestakuntza eskolan.

Era berean, Eskola irakaskuntza-modalitate guztietara irekita dago, baina betiere Eskolaren eskariaren eta baliabideen arabera. Funtsezko oinarria da musika- eta dantza-eskolak harrobi gisa balio izatea askotariko taldeak bultzatzeko, hala nola herriko ahots-musika egiten dutenak, instrumentu- eta dantza-taldeak, bai eta beste joera berri batzuk ere.

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolaren ibilbide osoa behean erantsita duzuen liburuxkan (2008-2009 ikasturtean Eskolaren 25. urteurrenean argitaratutakoa) duzue.