Joan zen igandean Maruri-Jataben (Bizkaia) ospatu zen XXIII. Dantza Suelto Txapelketan 1. Saria lortu zuen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun osatzen duten bikoteak. Bost bikote lehiatu ziren guztira; Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga sailkatu ziren bigarren, eta Maren Galvez eta Gorka Granado hirugarren.

Txapelketan parte hartu zuten beste bi bikoteak ere Bizkargi Musika eta Dantza Eskolakoak izan ziren, Itziar Bastida-Anaitz Lizartza eta Nora Aizpuru-Iker Zabala bikoteak. Zorionak guztioi!!!