Maiatzaren 13an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako instrumentu ezberdinetako ikasleek entzunaldia eskainiko dute. Zehazki, biolina, akordeoia, pianoa eta klarinetea. Musika-saio hau ikasturte honetako azken hiruhilekoan egiten diren jardueren artean dago. Estilo ezberdinetako musika entzun ahal izango dugu erdi mailako ikasleen eskutik.