6-7 urte bitarteko haurrek datorren asteartean, martxoaren 7an, Metalezko haize instrumentuak eta Panderoa ezagutzeko eta probatzeko aukera izango dute. 4. gelan eta arratsaldeko 5:15ean izango da jarduera hau,  Hurrengo saioa martxoaren 9an izango da. Bertan aurkeztuko da Zurezko haize instrumentua den Klarinetea.