Irailaren 11n, Mungiako Maruri-Jatabe auzoko jaietan ospatu zen 24. BIKOTE Helduen Dantza Suelto Txapelketan, Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikoteak bigarren postua lortu zuen. Bost BIKOTE izan ziren lehian, Hiru Azpeitiako, Plentziako bat eta Bergarako beste bat, hain zuzen, Bergarako bikotea izan zen txapelduna. Bestalde,  irailaren 17an Bergaran ospatu zen Bikote Helduentzako 37. Dantza Suelto Txapelketan 3. postuan sailkatu ziren. Zorionak beroenak egindako lanagatik!