Ekainaren 12an, larunbatean, hasiera eman zitzaion Errezilen, 2021eko Gazteen Mailako Dantza Suelto Txapelketari.
Bertan, herri ezberdinetatik etorritako bederatzi bikotek parte hartu zuten. Txapeldun izan genituen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle diren NORA AIZPURU eta IKER ZABALAk osatzen duten bikotea.
Zorionak biei urte guztian egin duten lanarengatik eta baita beraien irakaslea den AITOR SORAZUri ere.