Martxoaren 26an, ostirala, Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan aukera izan genuen perkusiozko tresnak ikasten dituzten  ikasleen artean antolatutako Entzunaldian egoteko. Bertan parte hartu zuten adin ezberdinetako ikasleak, txikiak, gaztetxoak eta baita helduak ere.  Bestalde,  Covid 19a dela, nahiz eta egoerak ez zuen aukerarik eman aretoaren ohiko aforoa erabiltzeko, gurasoak bere lekua izan zuten betiere behar ziren neurriak kontuan izanik. Horrez gain eta emanaldia amaitzeko beraiek ere parte hartu zuten azken abestian gorputz perkusioarekin lagunduz Gorka Errezil irakaslearen gidaritzapean: HABANERA