Maiatzaren 27an, arratsaldeko 6:30etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako piano-jole gaztetxoenen eskutik, musika saio bat entzuteko aukera izango dugu. Entzunaldi hau, hirugarren hiruhileko ekintzen artean antolatu da. Elkarguneko Oteiza aretoan ospatuko da eta gonbidapena luzatu nahi dugu musika zale guztiei.