Urriaren 3an, igandean ospatu zen “Portugalete Uri Urena – Iñaki Ossorio Memoriala- XXII. JOTA Lehiaketa Albokaz lagunduta”. Zazpi bikote parte hartu zuten lehian, horietako hiru Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan aritzen diren Laura Bastida eta Ekain Uzkudun, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala. 

Hiru bikoteek maila bikaina erakutsi zuten, hirugarren postuan sailkatu ziren Laura Bastida eta Ekain Uzkudun eta Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak 16 urtetik beherako ondoen sailkaturiko bikotearen saria eskuratu zuten. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza 5. postuan izan genituen.

Zorionak guztiei eta segi lanean!