Tetraphilia Ensemble arduratuko da Azkoitiko Udalak antolatutako Udaberriko Musikaldiaren 29. edizioari amaiera emateaz datorren igandean, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 6:30etan. Kontzertua San Ignazio Loiolakoak bizi izan zuen garaiko musika ibilbidea da, bere bizitzan zehar igarotako lekuen arabera oinarritua eta antolatua, bere ondarearen eragina ere erakutsiz. Funtsean, XV. eta XVI. mendeetako obrak biltzen dituen kontzertua izango da.