Trikigiro jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da Azpeitin datorren ostiralean, urriaren 22an.

Egitaraua

19:00etan hasiko dituzte Trikigiro eguneko ekitaldiak; ordu horretan, trikitilari gazteen emanaldia izango da plazan. Ondoren, 20:00etan, kalejiran ibiliko dira trikitilariak, eta argazki erraldoia aterako dute bildutako guztiek. Amaitzeko, 21:00etan, afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean.

Eskolako hainbat ikasleek parte hartuko dute, horien artean arratsaldeko saioan parte hartuko duten ikasleak hauek dira:

Trikitixarekin: Ane Etxeberria, Haritz Alberdi, Araitz Etxaniz, June Badiola, eta Alazne Barandiaran

Panderoarekin: Lierni Osoro, Naroa Osoro, Eriete Zubizarreta, EƱaut Oria, Aiora Azkue

Abestiak:

Sueltoagarratuan(Fandangoa)

Gizaburuaga(Arin Arina)