Maiatzaren 18an, ostirala, arratsaldeko 6:30etan, Elkarguneko “Herriko plaza” aretoan ikasturte amaierako Trikitixa eta Panderoko ikasleen entzunaldia ospatuko da. Bertan, parte hartuko dute adin ezberdinetako ikasleak. Bestalde, Covid 19a dela, nahiz eta egoerak ez duen aukerarik ematen aretoaren ohiko aforoa erabiltzeko, gurasoek beren seme-alabei entzuteko lekua izango dute, betiere indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren neurriak kontuan hartuta.