Azaroaren 25ean, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 6:30ean. Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalera aterako dira musikaz girotuz egun berezi hau.